Urrearen bila JC Perez
"Atlantic River"
|
|
JC Perezen "Atlantic River" diskotik (ELKAR, KD-401)
Hitzak: Ruper Ordorika / Musika: Juan Carlos Perez
Ilunkera gorrizta bat hiri eremu hartan
John, Danel, Micky, Loren eta ni
-urre, urre, urrearen bila-
kamioiaren atzekaldian eserita.
Eta hartan beisbol zelai bat
Pabeloi herdoilduen artean
jende bat han zen guri begira
gutariko batek esan zuenean.
Zertarako egon hemen, zertarako
hondamendiaren hiri nagusian,
zertarako egon hemen, zertarako
urre biltzaile itsutuen gisan.
Zerua, lurra, gaua, arratsa,
ezer ez dira, ezer, urre biltzailearentzat, ezer
-urre, urre, urrearen bila-
galbahetik joan da guzti guztia.
Oroimena ez da erretrato bat besterik,
iraganik ez urre biltzailearentzat
-urre, urre, urrearen bila-
lagunak gau bateko gauza bat.
Desioa, desioa da
obsesio ase ezinezkoa.
Etorkizunean bizi nahi
oraina ahazteko gogoz.
Zertarako egon hemen, zertarako...
Poz batean ginen eguna lanean emanda
John, Danel, Micky, Loren eta ni
-urre, urre, urrearen bila-
aurretik beste hainbestetan bezala.
Joan da eguna, hutsik joan da
hala ere gu kamioiaren atzekaldean pozik
-urre, urre, urrearen bila-
alperrik edo urrearen atzetik goaz.
Micky, Loren, lagunak
esaidazue zer uste duzuen
alperrik al da urrearen
atzetik ibili behar hau?
Zertarako egon hemen, zertarako...
|
|