|
|
Xalbadorren heriotzean Xabier Lete
"Hurbil iragana"
|
|
Xabier Leteren "Hurbil iragana" diskotik (ELKAR, KD-324)
Hitzak eta musika: Xabier Lete
Adiskide bat bazen orotan bihotzbera,
poesiaren hegoek
sentimentuzko bertsoek antzaldatzen zutena,
plazetako kantari bakardadez josia,
hitzen lihoa iruten
bere barnean irauten oinazez ikasia.
Nun hago, zer larretan
Urepeleko artzaina,
mendi-hegaletan gora
oroitzapen den gerora
ihesetan joan hintzena...
Hesia urraturik libratu huen kanta,
lotura guztietatik
gorputzaren mugetatik aske sentitu nahirik,
azken hatsa huela bertsorik sakonena,
nehoiz esan ezin diren
estalitako egien oihurik bortitzena.
|
|
|