|
|
Mami xuri Amaia Zubiria
"Haatik"
|
|
Amaia Zubiriaren "Haatik" diskotik (ELKAR, KD-613)
Hitzak eta musika: Amaia Zubiria
(Maiatzeko amona-amei, nire amatxori)
Lurreko indarra enbor ta adarra
argiaren distira su ta garra
tximistaren lantza ekaitzaren antza
etengabeko lurraren mina eta esperantza.
Bihotza diote hautsi odola irentsi
edonork ez du geldiaraziko ezta erdietsi
ama ari da kantan haizea enbatan
bere ukabilak borroka aldarrikan
bortxatu ta saldu hil ta desagertu
umez hustua utzi dute eta gorrotoz indartsu.
Ez du horrela utziko ez jaun ez jaungoiko
kendu dioten bizitza berriz eskuratzeraino.
Agurtzera nator amatxo gaur zuri
ogi azal gogorra mami xuri
odolez jario bihotza dario
eskaini nahi dizkiogun malkoek ez diote balio
bortxatu ta saldu hil ta desagertu
umez hustuta utzi zaituzte gorrotoz indartsu
hau horrela ez bazen ikustagun bertan
ehundaka oihal xuri artean maiatzeko plazan.
Agurtzera nator amatxo gaur zuri
ogi azal gogorra mami xuri.
|
|
|