|
|
Amaren alabarik Tapia eta Leturia / Amuriza
"Bizkaiko kopla zaharrak"
|
|
Tapia eta Leturia eta Amurizaren "Bizkaiko kopla zaharrak" diskotik (ELKAR, KD-540)
Hitzak: herrikoiak / Musika: herrikoia - konponketak: Joseba Tapia
Amaren alabarik
munduan badago
gizon kanpo-ederrez
neu aserik nago.
Sagar bat erreta ta
beste bat gordinik
ai ze bizimodua
gastaten dodan nik.
Txikitxu politori
zer dozu negarrez?
Aitek tabernarako
dirurik emon ez.
Aitek tabernarako
dirue emoteko
berak hartuko leuke
nok emon baleuko.
Etxetxo zar bat dago
Barazar ganean
etxako urik sartzen
aterri danean.
Errekara yoanda
begi biek bota
bat baino eztekonak
biek zelan bota.
Arin arin eiten dau
soloan erbiek
hutsik egiten ditu
punturik erdiek.
Altuen San Bernabe
bajuen Gordobil
Mekoletako plazan
tanboli
|
|
|