| 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 |  | 
		| 
		
			| Brodatzen ari nintzen
 Haizea
 
 "Haizea"
 |   |  
			| Haizea taldearen "Haizea" diskotik (ELKAR, KD-HG-149) 
 Hitzak eta musika: herrikoiak
 
 Brodatzen ari nintzen ene salan jarririk
 aire bat entzun nuen itxasoko aldetik
 itxasoko aldetik, untzian kantaturik.
 
 Jaun kapitaina amak igortzen nau zugana
 jin zaiten afaitera, hantxe deskantsatzera
 hantxe deskantsatzera salaren ikustera.
 
 Andre gazte xarmanta, zu sar zaite untzira
 gurekin afaitera, hantxe deskantsatzera
 hantxe deskantsatzera salaren ikustera.
 
 Andre gazte xarmanta igaiten da untzira
 han emaiten diote lo bellarra papora
 eta untzi handian lo dago gaixo haurra.
 
 Jaun kapitaina nora ekarri nauzu huna?
 Zalu itzul nezazu hartu nauzun lekura
 hartu nauzun lekura, aita amen gortera.
 
 Andre gazte xarmanta hori ezin egina
 hiru ehun lekutan joanak gira aintzina
 ene meneko zira orai duzu orena.
 
 Andre gazte xarmantak hor hartzen du ezpata
 bihotzetik sartzen ta hila doa lurrera
 aldiz haren arima hegaldaka zerura.
 
 Hiru ehun lekutan dago itxas leihorra
 oi ama anderea so egizu leihora
 zure alaba gaixoa uhinak derabila.
 |  |  |